2011-05-29

Mundu berria daramagu bihotzean

Mauriziak zioen bezala, hauxe da despedidea.

Haurdunaldi bat. Bederatzi hilabete. Denbora luzea neraman haurdun geratu nahian; ez zen ezusteko txortaldi bat izan, istripu baten ondorengo ernaltzea. Asko hausnartutako erabakia izan zen; kosta zitzaidan kondoirik gabe hastea larrutan, baina erabakia hartua zegoen. Mundu berria joan zait barnean ernaltzen egunez egun, eta iritxi da erditzeko garaia; denborak erakutsiko du nola kudeatuko dudan jaioko den hori. Gauza bat da ziurra: bizitza aldatuko didala. 

Beste bidaia bat hasiko da orain, ederra hau ere. Berriro horra itzultzea bai baita errespetua ematen duen zerbait: zeure burua aurkitu, zeure testuingurua, amets berriak, lagun zaharrak... Galdera asko eta erantzun gutxi. Baliteke hau irakurtzen duzuenerako ni hegazkinean joatea, edo Madrilen egotea. Agian zure buru gainean arrastoa uzten ari den hegazkin hori naiz ni. 

Asko izan zarete hilabete hauetan zehar jarraitu nauzuenak, aurreikusten nuena baino askoz gehiago. Makulu izan zaituztet bai bloga eta bai zuek. Batzutan izan dut gehiegi biluztu ote naizenaren irudipena, baina halakoak gara, zuri edo beltz, dena ala ezer ez. Askok eman diozue atsegin dut-ari facebook-en; idatzi didazuen hoiek, erantzun didazuenak, aurka egin didazuenok... Eskerrik zintzoenak bidelagun izan zaituztedan guztioi eta bakoitzari, bihotzez.

Ikusiko gara bertso saio edo kale ixkinaren batean, eta jarraituko dugu mundua konpontzen bilera amaigabe eta taberna-zulo ilunetan. Muxu bana, eta ez ahaztu Ruperrek diona. Zaindu maite duzun hori...  



5 comentarios:

  1. Hire baimenakiñ, alkarrekin mozkortzeko eun bat hartzeko deseatzen neok.
    Bejondeiala. Zorionak, Pinzel.

    ResponderEliminar
  2. Hitzik gabe!
    MAGIA FELIX, MAGIA!!

    ResponderEliminar
  3. Tristura diat aiskidea... gustoko nitian hire txortaldi ta txoraldiak, festa osteko konfesioak Don Blog apaizari. Gure bideak ez dittuk 9 hilabetean junta, ta han ez diat uste aukera asko izaterik... baina pozten nauk.
    Mundu zaharretik Amezketar berria.

    ResponderEliminar
  4. Mila mila esker denoi, bihotz bihotzez. Tragok zor dizkieten hoiek, hasi eune jartzen! Eta besteok, lasai, elkartuko gaituk taberna, komunzulo eta plazetan!! Eta plazerretan!! Biba gu!!

    ResponderEliminar