2010-10-25

Bakarrik

Ostiral iluntzetan, bakarrik zinera edo teatrora joaten dena izaten jarraitzen duzu Argentinan ere.

Ez zinera edo teatrora bakarrik, eta ez ostiraletan bakarrik, baina bai bakarrik.

Honezkero, konturatu zara jendeak arraro begiratzen dizula horregatik. Emanaldiak ulertzeko bikotean joan behar balitz bezala.

Konturatu zara ostiral iluntzetan bikoteak joaten direla nagusiki zinera; larunbatetan neska kuadrillak eta igande arratsaldetan mutilenak, normalean galbanarekin.

Badakizu jendeak derrigor konpainia behar duela afaltzera joateko, parrandan ateratzeko edo bertso-saio batera joateko. Ohartu zara, dagoeneko, jende askok beldurra diola bakarrik egoteari, barnera begiratzeari.


1 comentario:

  1. Bakarkeriak...
    Txapelketan ere, euren buruagan konfiantza izan eta idei propiotan murgiltzen ez dakienak, Gartzelako gaiari beldur gehien...
    Pozten nauk,hi bederen, hiru bertso ta piko eitteko gai haizela ikusteaz.

    ResponderEliminar