2010-10-18

Boligrafo hau

Behin, boligrafo hau ostu nion bertso-saio batean Saroi Jauregiri. Apropos erabaki nuen Amerika Latinara ekartzea.

Hala, ez dut nik bakarrik idazten. Nire eskutik ni osatzen nauten guztiek idazten dute, naizena izaten lagundu (eta oztopatu) didaten guztiek.

Ni, ez bainaiz ni bakarrik; ni, bai bainaiz haiek ere.

1 comentario:

  1. Eta guk esandako hitzak ez dira noizbait entzundako hitz berberak baino. Sortzailea azkenean erreproduzitzaile kriteriodun bat ez al da?

    Hala ere, boligrafoarenak (Nire eskutik ni osatzen nauten guztiek idazten dute ?!) herorrek egindako ortografia-akatsak justifikatzeko aitzakia zirudik, Iker...

    ResponderEliminar