2010-12-17

Ezberdin bizi

"Saiatzera bazoaz, zoaz azkeneraino.
Bestela, ez zaitez hasi ere egin.
Agian bikoteak, emazteak, familia, lana edo burua galtzea suposatuko du.
Agian hiru edo lau egunetan ez jatea.
Agian parke bateko bankuan izoztuta geratzea.
Agian kartzela. 
Agian umiliazioa.
Agian mesprezua suposatuko du, isolamendua. 

Isolamendua da saria. 
Gainontzeko guztia zure erresistentzia probatzeko izango da,
zure benetako gogoa ikusteko. 
Eta egingo duzu, gaitzespen eta aukera urrien gainetik.
Eta imajina dezakezun edozer baino hobea izango da. 
Saiatzera bazoaz, zoaz azkeneraino. 
Ez da antzeko sentsaziorik existitzen.
Jainkoekin bakarrik egongo zara, eta gauak sutan kiskaliko dira.
Bizitza barre perfekturantz gobernatuko duzu.
Merezi duen borroka bakarra da."

Charles Bukowski

Bidaiatzeak zerbait ona badu, ezberdin bizi den jende asko ezagutzea da. Edo ezberdin bizi daitekeela erakusten duen jende asko ezagutzea. 

Bizitzaren zati handi bat gustoko ez duguna egiten ematen dugu. Gustoko ez dugun lanera joaten, gustoko ez dugun jendearekin bilera amaigabeetan egoten, gustoko ez dugun hezkuntza sistema serbitzen... Nik inor ez dut ezagutzen bokazioz tornero denik. Bokazioz torero denik bai; bizitzaren torero. Eta igande iluntzero kexatu egiten gara astelehenean lanera joan behar dugulako, baina inoiz ez dugu ezertxo ere egin hori aldatzeko.

Klabe nagusia gutxirekin bizitzen ikastea izan daiteke. Beldurra ematen digu errutina uzteak; beldur handia. Luxuan bizitzen ohituta baikaude: gure autoekin, gure markako erropekin, gure afari potoloekin... Gizartearen makinaria erraldoiak martxan jarrai dezan. Iragarkiei kasu egiteari uzten diogunean aldatuko dira agian gure bizimoduak eta manerak, eta baita kapitalismoaren dinamika ere. 

Pachamamaren, Ama Lurraren seme-alabek ez dakite iragarkiak zer diren ere.

4 comentarios:

  1. Barkue nun utzi'un eztakin pirata ematek!!

    ResponderEliminar
  2. Baño hemen, zoritxarrez edo zorionez, pirata asko gaude. Batzuk begibakarrak eta besteak lau begikoak. Bidaiak izan zitezkek geografikoak, eta izan zitezkek bertatik bertarakoak. Kanpotik barrurakoak. Eta, ausardiarik duenarentzat, barrutik kanporakoak. Inertziekin beldurtuta nebilek, Iriarte. Hara konfesioa. Eta gogoeta premia ekarri zidak bizimoduak, Amerikalatinarik gabe. Hauk duk kalamidadea! Gutxikin bizi nahi eta gehiegi eduki. Beti iritsi ezinik ibili eta orain behar baino gehiago zeukeat! Non geratzen zaidak ezkerra? Zer egin sobran daukadanarekin? Zaila duk egoerei aurre egiten. Eta Carles zaharra ere badakik nola hil zuan. Suizidoaz hizketan eta leuzemiak jota. Nahia eta ezina, ideala eta errealitateak ekartzen digun ezina. Nik, momemtuz, bizitza hori baino gehiago maite diat. Gauza asko nahi nizkiake, eta neurtzen asmatu nahi diat. Gauza ederra duk lasai bizitzen asmatzen ari haizela sinistea. Jakitea adinakoa bai. Hemen ere hor bezalaxe pasatzen duk denbora, koordenada diferentetan baina tempus berean. Hi falta bota arren.

    ResponderEliminar
  3. Zerbeza bat zor diat, Gurru! Nire artikulua hire gogoetek osatu diate! Ederra benetan.

    Biba hi!

    ResponderEliminar
  4. Alegi: barkue bulebarren utzi nin ainguratuta, hurrengo urteko Karmenan zai. Bibalabirjen!

    ResponderEliminar