2011-03-14

Machu Picchu. Zertzeladak

Machu Picchun kuadernoan bapatean idatzi nituen zertzeladak, apunteak eta ideiak, bere horretan.

Tren txikia

Barre estatu batuarrei. Garestia da Machu Picchuren magalean dagoen herrira, Aguas Calientesera iristera. Trenez bakarrik iritxi daiteke, eta guk ez ditugu guiriek ordaintzen dituzten 60 euroak ordaindu idako txartelagatik.

Gu busez jesukriston buelta eman eta Aguas Calientesetik 10 km-ra geratu gara. Tren karriletik oinez gindoazela, ferrokarrilean lan egiten dutenek erabiltzen duten tren txiki hoietako bat geratu zaigu. "- Biba Rusia Diana! Eskerrak, ja berandutzen ari din!" Aguas Calientesera iritxi, eskupekoa eman gidariari eta barre egin diegu estatu batuarrei.

Guiriak. Jendea, puta jente dio Dianak. Lagun-mina den min-lagun batek dion bezala, Piriniotako herri bat dirudi honek. Eguzkitako betaurrekoak, arropa garestiak, jatetxe are garestiagoak... Jubilatuak asko. Postalak. Oroigarriak. Argazkiak. Botalarria. Patagoniatik Iguazura, eta Iguazutik Machu Picchura hegazkinez etortzen den jendea, hamabost eguneko oporraldian. Botalarria berriz. Inguruko herri txiki bateko zahar batek aitortu digu ez dela sekula izan Machu Picchun. Botalaria hirugarren aldiz.  



 
Machu Picchu. Atzean Wayna Picchu laino artean.
Guri ez zaigu jendea gustatzen. Goizeko 04:30n jeiki gara. Jendeak busez egiten du Aguas Calientesetik Machu Picchurako bidea, ordu-erdi edo. Guri ez zaigu jendea gustatzen. Are gutxiago jubilatu frantzesak. Gu zuzenean Machu Picchu atzean dagoen Wayna Picchu mendira igo gara oinez, postaletan-eta azaltzen den horretara. Lau orduko ibilbide zoragarria. Ondo egiten du jendeak busean joanda; hiru laguneko kuadrilla bakarra gurutzatu dugu bidean. Jendea helikopteroz joango litzateke Everestera, argazkia atera eta bertan izan dela esateko.

Machu Picchu. Bi hitz bakarrik daude hau definitzeko Diana: la ostia! Nola da posible hau egiteko kapaza den zibilizazio bat goizetik gauera desagertaraztea mundu deitzen dugun puta mierda hau eraikitzeko? Magia berriz Felix, magia! Testuingurutik isolatzen saiatu gara: guiak, jubileta frantzesak, ohiu egiten duten emakume ahots-finak... Eta pekatutxo bat egin dugu. Zuek postaletan ikusten duzuen irudiari guk petaloen kea erantsi diogu... eta bost mende egin dugu atzera.  


Peru ez da Machu Picchu bakarrik. Garestia da Aguas Calientesetik Cuscora iristea. Trenez bakarrik iritxi daiteke, eta guk ez ditugu guiriek ordaintzen dituzten 60 euroak ordaindu bueltako txartelagatik.

Gu tren karriletik itzuli gara oinez, baina oraingoan ez zaigu aingerurik azaldu. Berriz sekulako buelta busean, eta halako batean iritxi gara Cuscora. Porru eginda gaude, baina izugarria izan da.

Jubilatuak, guiriak eta tour turistikoak atzean utzi, motxila egin eta herri txikietan barna galduko gara Limara bidean, Peru ez baita Machu Picchu, ez behintzat Machu Picchu bakarrik.  

5 comentarios:

  1. Norteko trena eo? Konturatu naiz jendea gero eta gutxiago gustatzen zaizula.Anakoreta bihurtzen ez zara ariko ba?

    ResponderEliminar
  2. Ikaragarria da Matxu Pitxu... baina tren zerbitzua enpresa pribatu batena da, eta nahi adina kobratzen du. gainera, euriteen ondorioz beste biderik ez dago, baina jendea espabilatzen ari da, eta zaldiz edo bizikletaz AguasCalienteserako bidea egiteko modua egin dute.
    Bertakoei lapurtu egin diegu, beti. Bai lehen bai eta orain ere.

    ResponderEliminar
  3. Hi're begik petalokin potolotzen?! In beharko'iu Altzon saion bat jardinen Laboa attuz!!

    ResponderEliminar
  4. Norteko Trenean petaloak errez joango al gaituk esperantza izena duen apeaderora?

    ResponderEliminar
  5. Bainian nik esperantza, jai atsalden Apeaderon mojito goxo bat hartzen bukatzekoa, baino Hernani urruti geratu zaiguk batzuoi...

    ResponderEliminar