2011-03-03

Baila Negra! Txikin

"Baila negra la marimba con ardor
que tu baile me conmueve,
muevete negrita mueve que no hay
en el mundo cosita mejor.
Si una negra va a bailar
si una negra va a bailar
no se pone colorada 
porque no se puede cambiar de color
(PO PO PO PO... PO PO tronpeta soloa)"

Inauteritako kanta

Gaur Ostegun Gizen da, eta zu babua zarelako Cuscon zaude. Gaur Ostegun Gizen da, eta badakizu honezkero jendea saltoka dabilela txarangen erritmoan. Gaur Jueves Gordo da eta zu negarrez ari zara.

Jendeak Eguberritan oroitzen ditu bereak; zuk Inauteritan (Inauteri idatzi behar omen dela dio Euskaltzaindiak). Iritxi dira urteko egunik garrantzitsuenak eta gelan bueltaka zabiltza, harakoan eskua horman zehar eramaten duzula.

Badakizu norbaitek astea biraoka pasako zuela bihar lanera joan behar zuelako eta ordubietan irribarretsu azaldu dela nagusiak azkenean jai eman diolako. Ziur zaude anaiari azkenean neskak ateratzen utziko ziola eta munduko pertsonarik zoriontsuena dela ordu honetan. Susmoa duzu behin "- Ostegun Gizena pertsona orok bizitzan behin gutxienez probatu beharreko esperientzia dek" esan zizuna, txapelak urte luzetan buru-soila estali zion bertsolaria bera, han ibiliko dela zigarroak errez.

Gaur Jueves Gordo da, eta senak esaten dizu kuadrillakoak zu gabe ez direla Txikira joango. Inkentzat Machu Picchu zen leku magiko gorena, eta karnabaleroontzat Txiki taberna da: misterioa, jendea, pintxoak goizeko 02:00n, magia... eta Baila Negra! Esan dizute hemen ere gaur hasita ospatzen direla Karnabalak, baina ezer ez da berdina izango eta zu tristeegi zaude festarako; mozkortzeko ez.

Ama, gaur Ostegun Gizen da.

3 comentarios:

  1. Lasai Iker!!

    Bagea bi Karnabalak oroituz mundun beste puntan gaudenak! Nei de ilek puntan jartzen zaizkit pentsatu hutsarekin!!

    En fin! Nei honea etorri aurretik txarangan CD bat oparitu ziten Karrerak... ez dakit jarri ala ez... akaso emozio gehiegi...

    Hau da hau herrimina!!

    ResponderEliminar
  2. Euono! Izan gatxik (gatxin ere Miriam) karnabalen aperitifa probatzen. Txistorra eta festa usaie. Lehenengo txaranga hotsak. Txikin hartu genian trago bat, Rakun, Orbelan, Elurran... Antiguon jan genian bokadilloa. Jan al dek inoiz?
    Galtzaundin zortziko txikiak kantatu eta goiz goiz etxera. Nik ere badiat ostegun gizeneko gaueko nostalgia. Baño oraindik hasteko zeudek karnabalak eta... Jeiki jeiki ohi hortatik gaur tolosarra...
    Alegrikok e haber jekitzen gean
    Ez huan inbidi gehio emateko e! Oraindik zenbat Inauteri geratzen zaizkigun! Zenbat txistorra eta patata tortilla. Pilla pilla... Ondo izan

    ResponderEliminar
  3. Nik ez nun txapelzun burusoil erretzailerik ikusi

    ResponderEliminar