Gauza ederra da potrozgora etzanda egotea; lasai, kezkarik gabe, ezer pentsatu gabe, out. Egote hutsaren plazeragatik soilik, sekula potrozgora egon ez denak ez daki zer den bizitza; gutxienez ez daki bizitzen.
Zanganeoan igaro ditugu hiruzpalau egun: lo egin eguerdirarte, Pazifikoak orkatilak zipriztintzen dizkigula hondartzan paseatu, irakurri, jan... Garagardo frexko-frexko batekin eta purutxo batekin egunari ilunabar izena hartzen laguntzea bezalako plazer gutxi da munduan. Ondoren horri arrain arrantzatu berria parrillan, abesti zaharrak eta arrantzale are zaharragoen kontuak erantsiz gero, zuek esango didazue zer egiten duzuen fabrikan lanean.
Bitartean, jolasean jarraitu nahi nuke bizitzarekin. Bizitza jolasa dela erakutsi baitidate bidaiek eta biajeek, eta ez jokoa.
Jokoa eta jolasa aiskidea, jokoa eta jolasa...
ResponderEliminarpotrozgora egotean ahazterik badiagu ere, bizitzak bi gauzak exigitzen dizkik.