2011-04-08

Ley Seca

Estatu Batuetan Ley Seca ezarri zutenean, alkoholiko kopurua inoizko altuena izan omen zen. Gure egunotan beste hainbeste gertatzen da ilegalak diren drogekin; kontsumoa goraka doa etengabe. Eta ez naiz datu ofizialez ari. Ostiralez eta komunez ari naiz. Gizakiak berezkoa baitu ilegalak diren gauzetarako joera.

Atzo jendeak izugarrizko ximaurrak harrapatu zituen Perun. Hauteskunde Orokorrak dira igandean, eta 48 ordu lehenagotik Ley Seca dago ezarrita. Gizarte zurruteroa izaki Perukoa, 48 orduko abstinentzia izugarria da; atzo majo kargatu zituzten gurdiak egun gogor hauei aurre egiteko.

Kuriosoa izan da hauteskunde kanpaina mendebaldarron begietarako. Edo begiradarako. Bost hautagai nagusi daude, kolore guztietakoak. Peruren etorkizuna dago jokoan, eta badirudi Ollanta Humala ezkertiarrak lor dezakeela boterera iristea. Hala, Amerika Latinak beste kolpe bat joko luke mahai gainean, Nicaragua, Venezuela eta Boliviaren ostean. Geratu izenarekin: Ollanta Humala.

Gurean ere hauteskunde urtea dugu aurtengoa. Urak nahasita daudela ematen du hemendik begiratuta, azken urte luze hauetan bezala. Baina agian behingoz indarrak Bildu eta mahai gaina kolpatzeko unean gaude gu ere. Hala, ohartu nahi duenik bada ohartuko da kontsumoa gora doala eta gizakiak berezkoa duela ilegalak diren gauzetarako joera.   

3 comentarios:

  1. seko seko eginda eztarria, larria baituk konta beharrekoa...
    Nikaraguan egin zitean ezkertiarren erreboluzioa, Sandinista delakoa, baino gauza urri hobetu zizkian. Diktadura, gobernu korrupto batengatik aldatua, putxerazo eta trampa bidez tapatutako txapuza... Espero amerika latinak izatea erreboluziorik oraindik...

    ResponderEliminar
  2. Aierdi! Politologo sartu berkoek! EHkotako pronostikoik bai? Dirua gorri?

    ResponderEliminar