2010-09-19

Kartulinazko larrosa

                                                                          Maria Narvarteri, muxu batekin

Kartulinaz eginiko larrosa bat oparitu zidan lankide batek orain bi urte.
Azkenean ximeldu egin zait.
Nago, maitasuna horixe ez ote den;
Benetakoa dirudien baina azkenean ximeldu egiten den faltsukeria. 




3 comentarios:

  1. Kartulinak ere, udaberria etorri zai daude! ta udaberria, ez da faltsua...

    ResponderEliminar
  2. Eta ez ote da begiak ximeltzen zaizkigula larrosari begira? Larrosak, begiratu ez, ureztatu egin behar dira...

    ResponderEliminar
  3. Hiru fikzio mota omen daude: eroaren fikzioa edo fikzio bakartia, fikzio inposatua eta fikzio konpartitua. Maitasuna eta nazioa, adibidez, fikzio inposatuak edo konpartituak izan daitezke. Baina fikzio. Beti. Fikzioari eusten jakitea ez da erraza, are gutxiago konpartitua izatea nahi dugunean, baina ez dakigu saiatu gabe bizitzen... Bizitza ere fikzioa delako? Muxu haundi bat, amigo!

    ResponderEliminar