2010-09-06

Zirkoa

Joseba Sarrionaindiak "Kolosala izango da" liburuan zion, beraiek haurrak zirenean zirkoa zerbait izugarria zela, kolosala, prestigioduna: ez zuela gaur egun duen konotazio despektiborik. Alegia, guk ulertzeko moduan esanda, gaur egun zirkoa Bulebarreko azken eguneko bertso-saioa da: Manillares Iturriaga, errespetu guztiarekin.


 Gu haurrak ginela Alegira etortzen zen zirkoa. Ez zen zirko kolosala; pailazoak izango ziren; animaliaren bat akaso; Espinete eta Donpinpon. Ez zen bere burua arriskuan ipiniko zuen bala-gizonik, abiadura handian kainoietik irten eta non eroriko zen ez zekienik. Erruletara itsatsita jiraka zebiltzan emakume lirainak telebistan bakarrik ikusten genituen, begiak estalirik zituen gizonak labanak eta aiztorak jaurtitzen zituen bitartean.






Gaur egungo munduak gutxi du kolosaletik. Erruletan jiraka gabiltzanoi begiak estalirik dituen munduak botatzen dizkigu labanak; ni labana hauek saihestu eta Montevideora etorri naiz. Kanoietik irten eta ez dakit non eta nola lur hartuko dudan. Halere, bala-gizonak segurtasun sarea duen moduan, nik ere badut larrialdian helduko nauen segurtasun sarea: Euskal Herria. 

3 comentarios:

  1. Baina batzuetan zein ederra den izaera solidoa galdu eta urturik sarearen zuloetatik irristatzea...

    ResponderEliminar
  2. Berriro solidotu eta oso izateko aukerarik badugu behintzat... urtze horrek, bidaiatze horrek, betiko aldatzen baikaitu ekinaldi bakoitzean.
    ---
    KaleIxkinako zirkoa, edo zirko anbulantea beraz hirea... Saioa ikusteko tiketaren lehiatila nondik zen?

    ResponderEliminar
  3. Nun zebillek hire Sebastopoleko furgoneta? Amaitu al dituk lurralde eder hontako lan ofizialak?

    Azkena Bertsolari aldizkarin ikusi hinuten jende haundin arten...

    ResponderEliminar