2011-01-24

Euri mehea

Hirekin oroitzen nauk euri mehea ari duenetan.
Beni ibaian txalupak zebiltzak
sarea bota eta sarea kendu, arrantzan.
Nik ardo ona edan nahi diat,
ilunabarretan batez ere.
Rias Baixasetan emakumeak sarea jasotzen ari dituk,
eta guk mariskoa afalduko diagu.
Mozkortu nahi al duk nirekin?
Itoko al gaituk gintonic-etan?
Zergatik duk morea O`Groveko euria?
Euri mehearen artetik azalduko haiz,
eta salbatu egingo nauk;
rianxeira eta dolü gabe, dolü gabe hiltzen niz abestuko diagu,
eta zoriontsu izango gaituk,
gau batez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario