2011-01-13

Txakurrak eta oilaskoak

Patxi putxi
Diru gutxi
Salda asko
Patxi oilasko.

Euskal atsotitza

Ihauterietarako txakurraren mozorroa prestatzen hasi behar al den galdetu didak. Iaz egin genian tratua; Asteartitan txakurrik gabeko punkya hi. Ez zagok munduan txakur gabeko punky txirulajolerik, eta hurrengo urtean ni izango nintzela hire txakur erabaki genian.

Hortzak zorroztu dizkidak. Badakik, niretzat munduko gauzarik onena dituk Karnabalak, larrua jotzearen atzetik. Egun hoietan Tolosan gertatzen dena ezin duk hitzez adierazi; batez ere nire anaiarekin eta bere lagunekin bazkaltzea Asteartitan. Nola azaldu? Nola esplikatzen da hitzez orgasmo bat?

Hemen ere fama handia diate Ihauteriek, Orurokoek batez ere. Txakurrez ez zakiat, oilaskoz jazten lanik ez diat izango. Hegatsak ateratzen ari zaizkidak sorbaldan, eta oilasko dantza sekula baino hobeto egiten diat. Badituk-eta bi hilabete egunero oilaskoa ari garela jaten, askotan bazkaltzeko eta afaltzeko. Po po po po po po po popo. Oilaskoa duk hemen jaten den ia bakarra, arrozaz eta patatez lagunduta.


Ari garela idatzi diat bai, ondo irakurri duk, Ari naizela ari naizela Pello Errotarentzat utzita. Badituk bi hilabete pasa bidelaguna diadala. Nola azalduko diat... en... ba horixe, Diana izena dik: ekipoa osatzen diagu, guk hala deitzen zioagu behintzat. Bizitza ederra duk eta mundua eta jendea eta hi eta Evo eta loreak zeudek zelaietan eta eguzkia zeruan. Gaixoak haragirik ez dik jaten baina hemen oilaskoa jaten hasi duk, faktore askorengatik: bestela ia ezinezkoa delako jatea, merkeena ere badelako, bertakoekin komunikatzeko modu oso ona delako otorduena... Nik pare bat diarrera izan dizkiat, eta egon nauk sei-zazpi egun komunera joan gabe ere. Badakik, bidaiatzearen gauzak.

<Ta, bestela zemuz?>. <Esan eztizut ba gaizki>. Bada ezpada ere hasi txakurrarentzat katea erosten...

No hay comentarios:

Publicar un comentario