Gogorra joan da aste hau; gogorra eta hotza, marmola emateraino. Zenbait laguni gertuko pertsonak zendu zaizkie.
Eta basoan paseatuz txistuka jarraitzen dugun arren, zer pentsatua ematen du horrek. Han dagoela zain, sega zorroztuta errepidearen amaieran, guk bidea non bukatzen den ez dakigun arren.
Eta zureak faltan botatzen hasten zara, eta beldurra ematen dizu noizbait zureak faltako direla jakiteak eta panikoa eta antsietatea eta baita zu faltako zarela jakiteak ere. Mundua ez da hain ederra, jendea ere ez, zu ere ez, eguzkia izkutaturik dago, zelaietako loreak ximeltzen ari dira eta ez dakizu euria ari duen edo negarrez ari zaren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario